Notzuk gara

JAUREGIA JATETXEA Bilboko Kongresu eta Musika Jauregiaren barruan dago.

Zerbitzu-mota ezberdinak eskaintzen ditugu, bai talde handientzat bai murriztuentzat ere, bai enpresa- eta kongresu-arlotik datozenentzat eta baita esparru partikularretik datozenentzat ere.

1999ko otsailean gure ateak ireki genituenetik – Euskalduna Kongresu Jauregia ireki zenean-, 20.000 ekitaldi inguru egin ditugu, milioi eta erdi pertsona baino gehiagorentzat, Bazkari, Koktel, Coffee-break eta Gala-afarietan, eta horrela, Enpresa, Kultura eta Giza ekitaldi askoetan parte hartu dugu.

Jauregia Taldea

Zerbitzu horiek guztiak Jauregia Jatetxean eta eraikuntzaren beste eremuetan ere egiten dira. Horrenbestez, Tradizioko eta Merkatuko sukaldaritza onena eskaintzeaz gain, zerbitzurik zainduenarekin, egiten den lekura ere egokitzen gara, lekuak eskatzen duen konplexutasun-mailarekin.

Era berean, Operak, Antzerkiak, Kontzertuak, Galak eta antzeko ikuskizunetan zerbitzatzen dugu, gure kafetegietan eta aldagela-zerbitzuetan.
Merkataritza eskaintzako konfigurazio zaindua eskaintzen dugu, menuen osaketa eta horien ekoizpena Jauregia Jatetxeko sukaldeetan definitzeko, kalitate handieneko produktuekin. Malguak gara kasu partikular bakoitzean, eta bezero bakoitzaren beharrei, lehentasunei eta iradokizunei erantzuten saiatzen gara.

Gumil Hosteleros, S.L. Batzar eta Musikako "Euskalduna" Jauregia